Gaua Zazpi Kaleetako gaztetxearen barruan ziren gazteek Gaztesareari jakinarazi diotenez ez dute denborarik izan "erresistentzia egokia prestatzeko". Hala ere, bi gaztek "kateatzeko" astia izan dutela dio Gaztesareak. Ertzainek, baina, identifikatu egin dituzte eta Gaztetxetik aterarazi dituzte.
Une honetan, bi igeltsero ari dira hesi-hormaz Gaztetxeko ateak ixten. Gaztesareak azaldu duenez, berehala hedatu da Zazpi Kaleetako Gaztetxe berria husten ari zirelako berria eta hainbat gazte hurbildu dira Unamuno plazara protesta egitera.
Momentu honetan, "200 bat pertsona dago Gaztetxearen kanpoaldean, denak ohiuka, txistuka eta ertzaintzaren aurrean eserita", dio Gaztesareak. "Presentzia poliziala oso nabarmena da, eta tentsio momentuak ari dira bizitzen une hauetan Unamunon".
Gaztetxeak
Bilboko gaztetxe berria hustu dute
Goizeko 10:00ak aldean Ertzaintza agertu da Bilboko Zazpi Kaleetako gaztetxean. Gaua bertan pasa dute 11 lagunek. Gaztetxea hustu duten unean lau lagun bakarrik zeuden barruan. Ertzainek gaztetxeko pareta bat bota eta barruan zeudenak identifikatu dituzte Gaztesareak jakinarazi duenez. Ondoren, langileek gaztetxea hesi-hormaz itxi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu