Gizartea

Bilboko gotzain laguntzaileari "zoragarria" iruditzen zaio erietxeko batzorde etikoan kapilaua egotea

2008ko apirilaren 29a
11:25
Entzun
Mario Izeta Bilboko gotzain laguntzailearen ustez, "ohikoa" da erietxeetako batzorde etikoan erlijio munduko kideren bat izatea, "munduan toki askotan daudelako halako guneetan". Hain zuzen, Madrilgo erkidegoak arautu du batzorde horietan erlijiosoak egotea. "Zoragarria" iruditzen zaio hori Izetari.

"Azken batean, erietxeetan parte diren denek ekarpena egitea da kontua. Erietxeko kapilauak zortzi ordu pasatzen ditu bertan eta egoera ezagutzen du. Beraz, haren ekarpena ezinbestekoa denez, zergatik ez entzun hari?", dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.