GIZARTEA

Bilboko itsasadarrean aurkitutako andrearen gorpuak ez du indarkeria zantzurik, Ertzaintzaren arabera

Auzitegi medikuaren txostena falta da oraindik, eta Ertzaintzak ez du hipotesirik baztertzen.

2014ko abenduaren 7a
07:52
Entzun

Emakume gazte baten gorpua topatu zuten larunbat eguerdian Bilbon, itsasadarrean, Zorrotzaurre inguruan. 21 urteko neska batena zen, Santanderkoa (Kantabria, Espainia).

Ertzaintzak BERRIAri jakinarazi dionez, gorpuak ez du indarkeria zantzurik, baina auzitegi medikuaren txostena falta da oraindik emakumeak indarkeriarik jasan ote zuen baieztatzeko. Ertzaintzak ez du hipotesirik baztertzen.

Eguerdian, 12:05ean jaso zuten abisua. Bilboko udaltzainak joan ziren lehenik, baina, emakumea hilda zegoela ikusita, Ertzaintzak hartu zuen ikerketa bere gain. Itsasadarrean zegoen gorpua, ur gainean, eta Bilboko suhiltzaileek atera zuten handik. Epaileak agindu zuenean, auzitegi medikuntzako institutura eraman zuten hilotza, autopsia egitera. Nola hil zen argitu nahi dute horrekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.