Ingurumena

Bilboko itsasadarreko ura ez da bainatzeko egokia

Ekainean Bilboko itsasadarrean egindako triatloi proban hiru kirolari intoxikatu ziren leptospira bakterioarekin. Ikerketan, ordea, ez dute haren aztarnarik aurkitu.

Bilboko itsasadarra, Errontegiko zubiaren parean. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 5a
11:20
Entzun

Bilboko itsasadarrean ez bainatzeko aholkua eman du udalak, ura aztertu ostean. Ez dute aurkitu ekainean hiru kirolariri eragin zien leptospira bakterioaren aztarnarik, baina bai beste batzuena, esaterako, estreptokokoenak. Hala ere, Juan Mari Aburto alkateak nabarmendu duenez, horrek ez du esan nahi "bilbotarrek uraz gozatu ezin dutenik".

Alkateak ez du baztertu aurrerago itsasadarrean kirol proba gehiago egiteko aukera, nahiz eta aitortu ingurua ez dela egokia bainatzeko. "Guk ez dugu bainua debekatuko, baina ez da inguru egokia. Bakterioak bost kirolariri eragin die, baina 1.200k hartu zuten parte proban, eta triatloia urte askoan egin izan da".

Aburtok zehaztu du aurrerantzean ere probak egiten jarraituko dutela, baina horiek Uren Kontsortzioak egin beharko lituzkeela. Bitartean, bainuaren arriskuez ohartaraziko duten kartelak jarriko ditzte inguruetan, eta baita dutxak ere, bainua hartzea erabakitzen dutenentzat.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.