Bilboko Konpartsek 400 ekimen inguru antolatu dituzte aurtengo Bilboko jaietarako, "gustu eta adin guztietarako prestatuak, partehartzeko, pluralak eta herrikoiak, egunez zein gauez gozatzeko; kirol ekimenak, kulturalak, dibertigarriak eta batzuk eroak, gure maitasun guztiarekin eginak, jai hauetan guztiok gozatzearen helburu bakarrarekin". Eta gehitu dute euskal kultura eta ohiturekin lotutako ekintzak daudela horien artean: "Txistulariak, albokariak, dantza taldeak, Bilbo Kantari, bertso-triki kalejira, ikurrinari omenaldia eta txalaparta jaia".
Konpartsako kideek jaietan parte hartzera gonbidatu dituzte "guztiak": "Gozatu dagizuela gura dogu, zoriontsu izan eta dibertitu zaitezela, azken finean, guztion artean egindako jai herrikoian parte hartu dezazuela".
Txomin Barullo konpartsak ere bat egin du protestarekin
Aurtengo Bilboko jaietan hainbat konpartsari txosnak jartzen utziko ez zaiela-eta, 24 orduko protesta antolatu du Bilboko Konpartsak. Egun hauetan, ordea, Txomin Barullo konpartsako zenbait kidek protesta horren aurkako idatzia argitaratu dute prentsan. Horregatik, Igor Morenok, Txomin Barullo konpartsaren izenean, argi utzi nahi izan du kide horiek norbanako gisa sinatu dutela idatzi hori, eta Txomin Barullo konpartsak bat egingo duela egun baterako antolatutako protesta horrekin.
JAIAK
Bilboko Konpartsek 400 ekimen inguru prestatu dituzte jaietarako
Txomin Barullo konpartsaren izenean, Igor Morenok adierazi du, konpartsen 24 orduko protestarekin bat eurek ere egin dutela, eta prentsan protestaren aurka agertutako idatzia, norbanakoek sinatu zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu