Datorren ostiralerako, Bilboko Aste Nagusiko egun handirako, manifestaziora deitu du ezker abertzaleak Euskal Herriak bizi duen ‘salbuespen egoera’ salatzeko. Deialdi horrekin bat egin duten herritarren artean Tasio Erkizia HBko buruzagi ohia, Arantza Zulueta abokatua, Arantza Urkaregi EAE-ANVko kidea eta konpartsetako kideak daude, besteak beste. Manifestazioarekin bat egin dutenek Euskal Herrian askatasun zibilak gero eta murritzagoak direla salatu dute.
Dignidad y Justicia elkarteak manifestazioa debekatzeko eskatua dio Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari. Daniel Portero elkarteko zuzendariaren iritziz, manifestazioak Espainiako Konstituzioaren kontra egiten du, EAE-ANVko kideek parte hartu dutelako antolaketan.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, ordea, aurreko urteetan ere Bilboko Aste Nagusian era honetako manifestazioak izan direla gogorarazi du, eta inolako arazorik sortu ez zela nabarmendu. Ertzaintzak, hala ere, manifestazioaren inguruan egindako txostena bidali du Espainiako Auzitegi Nazionalera, Fiskaltzak eskatu bezala.
politika
Bilboko konpartsek eta hainbat herritarrek bat egin dute ezker abertzaleak ostiralerako deitutako manifestazioarekin
Euskal Herriak bizi duen ‘salbuespen egoera’ salatzeko, ostiralean Bilbon egingo den manifestaziora deitu zuen joan zen astean ezker abertzaleak, eta Bilbon konpartsek eta hainbat herritarrek bat egin dute deialdiarekin. Dignidad y Justicia elkarteak manifestazioa debekatzeko eskatu dio Baltasar Garzon epaileari, Espainiako Konstituzioa urratzen duela arrazoituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu