Bilboko Aste Nagusia

Bilboko Konpartsek eta udalak sexu erasorik gabeko Aste Nagusi baten alde egiteko ekimenak aurkeztu dituzte

Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak bat egin du ekimenekin. Erasoei aurre egiteko eta herritarrek kontzientzia hartzeko, 5.000 txartel, 1.000 puxika eta antzezlan bat baliatuko dituzte.

2011ko abuztuaren 17a
15:58
Entzun

Bilboko Konpartsen eta udalaren ordezkariek agerraldi bat egin dute gaur sexu erasorik gabeko Aste Nagusi baten alde egiteko ekimenen berri emateko. Aurten, Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak ere bat egin du ekimenekin.

Herritarrak emakumeen aurkako mota guztietako erasoen kontzientzia hartzea eta  Aste Nagusian sexu erasorik ez izatea da ekimen horien helburua.

Konpartsek protokolo bat osatu dute emakumeren bati erasotzen badiote eta laguntza behar badu zer egin jakiteko. Protokolo hori 43 Gune Lilatan egongo da, hainbat txosna eta tabernatan banaturik. Protokolo horren bidez biktimak arretaren erdigunean kokatzea da kontua, ekinbide guztiak martxan jarri behar dituena bera izan beharrean.

Hauek hartu dute parte agerraldian: Itziar Urtasun —Jaietako zinegotzia—, Nekane Alonso —Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren zinegotzia—, Itziar Villafañez eta Gari Goikoetxea  —Bilboko Konpartsetako kideak—  eta Boni Garcia —Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko presidentea—.

5.000 txartel, 1.000 puxika eta antzezlan bat

 

Udalak eta konpartsek, Bilboko Zazpikaleetako merkatarien lankidetzarekin, 5.000 txartel banatuko dituzte herritarren artean, erasoak salatzeko balio duten larrialdietako telefonoak dituztela. 

Gainera, tratu egokiko harremanak sustatzeko antzezlan bat ere aurkeztuko dute, eta ikusgai egongo da jaietan zehar: Eginagatik distira, denak maitasun ez dira / No es amor todo lo que reluce. Antzezlan honek umorez lantzen ditu bikote harremanak, eta haren helburua ipuin tradizionalen, pelikulen eta abarren bidez erakutsi zaigun maitasun erromantikoa desmitifikatzea da. Emanaldian 1.000 puxika banatuko dituzte margarita baten irudiarekin; lorearen petaloetan Maite naiz / Me quiero leloa agertuko da.

Antzezlanaren hiru emanaldi egingo dira Arriaga antzokiaren plazan: igandean, abuztuak 21, 11:30ean eta 18:30ean, eta astelenenean, abuztuak 22, 18:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.