Bilboko konpartsek Udalarekin izan dituzten bilerak baloratu dituzte, eta gauza batean ados agertu dira bi taldeak: "gauzak ezin du horrela segi".
Bi erakundeak elkarrizketan aritu dira elkarlana posible izan dadin, baina Udalaren zati batek konpartsekiko "presio" jarrera duela salatu du Bilboko Konpartsak elkarteak. Bozeramaileak adierazi du euren helburua jai eredu "herrikoi, partehartzaile eta igualitarioa" bulza nahi dutela, eta horretarako "Bilboko eredu mistoa tresna aproposa" dela gaineratu du.
Hala ere, konpartsek uste dute festetako komisio mistoa "guztien artean" zuzendu behar dutela, eta euren "partehartzea ziurtatu" behar litzatekeela.
Gune publikoen erabilerari dagokionez, Udalak hartu duen bidea ez dela "batere ona" esan dute Bilboko Konpartsek, Bilboko kaleetako kultura eta biziari kalte egingo diola argudiatuz. Esaterako, Sanjuanada egitea debekatu izana kritikatu dute.
Gainera, konpartsek agertu dute ez dela "bidezkoa" Kaskagorri eta Txori Barroteren zigorrak mantentzea, eta "jaien esparruan adierazpen askatasuna garantizatu" behar dela azaldu du.
Mari Jaiarekin kanpaina
Bilboko Konpartsek Mari Jaia eta zu kanpaina jarri du abian, herritarrek euren babesa adierazi dezaten, eta Aste Nagusia defendatu dezaten.