festak

Bilboko konpartsek uste dute Udalak "porrot bortitza" jaso duela aurtengo festetan

Gustura bukatu dute jendearen erantzunarekin, eta hurrengorako "gauzak bideratzeko" Azkuna alkateari batzartzeko dei egin diote.

2010eko abuztuaren 30a
16:30
Entzun
"Aste Nagusi berezia izan da aurtengoa, beroa, oso beroa; ulertzen da, ezta? Batzuk gehiago berotzen ahalegindu dira", esan du Bilboko Konpartsen Batzordeak gaur, aurten Udalarekin ika-mika izan dutela-eta, baina gustura bukatu dute konpartsek, garaile sentitzeraino. "Lehenengo hausnarketa modu positiboan egin nahi dugu, jaiak ondo joan direlako, parte-hartze itzela izan da, eta inoiz baino argiago geratu da jendarteak, jaien kontuetan gutxienez, noren eta zeren alde egiten duen. Jendaurrean onartuko ez badu ere, jai erreferendumean galdu baino gehiago oso porrot bortitza jaso du Udalak".

Konpartsek aurten Aste Nagusiari "ukitu berezi bat eman behar" izan diote, Udalaren jarrera salatzeko egun batean planto eginda, "adierazpen askatasunaren aldarri, jai batzorde mistoaren degradazioaren salaketa eta konpartsa zigortuei elkartasuna moduan", eta uste dute "guzti-guztian asmatu" dutela. "Baina nahiago dugu horrelako poztasunik hartu behar ez izatea, nahigo ditugu akordioa". Hala, hurrengorako "gauzak bideratzeko" Iñaki Azkuna alkateari biltzeko dei egin diote.

Hedabide batzuen jarrera ere kritikatu dute. "Kriminalizatu egin gaituzte".

Atzo bukatu zen Bilboko Aste Nagusia, bederatzi egunez festa izan ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.