INAUTERIAK

Bilboko konpartsen desfilerik ez da izango inauterietan

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak Kale Nagusian barrena desfilatzea debeku diela eta, konpartsek adierazi dute ez dutela "bigarren mailako kaleetan" ibili nahi. Hala ere, herritarrei dei egin diete mozorrotu eta Bilboko kale nagusiak kolorez betetzera eta antolatutako ekintzetan parte hartzera. 

2012ko otsailaren 10a
17:20
Entzun

Bilboko Konpartsek adierazi dute ez dutela inauterietako desfilerik egingo. Iñaki Azkuna Bilboko alkateak kale nagusian barrena desfilatzeko debekatu diela eta, konpartsek adierazi dute ez dutela "bigarren mailako kaleetan" ibili nahi, eta, horregatik, herritarrei dei egin deiete mozorrotu eta Bilboko kale nagusiak kolorez betetzera. 

Jai eredu misto eta parte hartzailea arrisku bizian dagoela salatu dute, eta Azkunaren gustuko ez diren edozein "satirak eta erreibindikazio sozialek" berehalako "zentsurarekin" topo egiten duela. Hala ere, jai herrikoien aldeko apustuari eutsiko diotela esan dute, eta herritarrei ere eskatu diete modu "duin eta eraginkorrean" antolatutako ekintzetan parte hartzeko.  

Egitaraua

Otsailak 12, igandea: Plaza Barrian, 12:00etan, tostada eta pontxe lehiaketa.

Otsailak 16, osteguna: Plaza Barrian, 19:30ean, Farolin eta Zarambolasen epaiketa. Ondoren, 20:30ean, Trapu Zaharren kalejira Zazpikaleetan.

Otsailak 18, larunbata: Erraldoiak, gaiteroak, fanfarriak, txistulariak, malabareak, batukadak eta ehunka konpartsero, kuadrilla eta hiritarrek kale nagusiak ibiliko dituzte egun osoan mozorro ironiko eta satirikoekin.

Otsailak 19, igandea: Areatzako karpan, goizeko bederatzietatik aurrera indaba txapelketa.

Otsailak 21, asteartea: Plaza Barrian, 19:30ean, sardina ehorzketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.