Bilboko Metroa zigortu dute, sindikatuen jardunaren aurka egiteagatik
Bilboko Metroko zuzendaritza zigortu dute, sindikatuen jardunaren aurka egiteagatik. San Tomas egunean greba batzordeko kideei Metroko egoitzan sartzea debekatu zietela eta, LAB sindikatuak salaketa jarri zuen, eta epaileek arrazoia eman diote. Epaiak dio langile horien greba eskubidea urratu zela. Horrenbestez, zuzendaritzak egindako kaltea konpondu behar du, eta langile guztiei sententziaren berri eman. Hiru egun ditu horretarako. Epaia behin-behinekoa da, eta bost egun daude helegitea jartzeko. LABek zuzendaritzaren jarrera salatu, eta gogorarazi du ez dela zuzendaritza zigortu duten lehen aldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu