Jose Luis Bilbao (EAJ) Bizkaiko ahaldun nagusiak jakinarazi du Bilboko Metroak Iñaki Prego, Iñaki Etxenagusia eta Carmen Saratxuri zuzendaritzako postuak uzteagatik emandako hiru kalte-ordainak legezkoak izan ziren ala ez ikertuko dutela. Pregok 145.000 euro jaso zituen, Etxenagusiak 93.000 eta Saratxuk 260.000; denera, 498.000 euro izan ziren.
Eneko Arruebarrena Leioako alkate ohia da Bilboko Metroaren zuzendari berria, Prego ordezkatuta. Gaur hartu du kargua. Urtean 80.000 euro irabaziko ditu; Pregok 145.000 irabazten zituen.
Bilbaok esan du "gardentasuna, baliabideen administrazio ona, zerbitzuen kalitatea eta austeritatea" izango direla EAJren kudeaketaren ardatzak.
Aurreko legealdian PSE-EEk izan zuen garraioa zuzentzeko ardura.