Gizartea

Bilboko Metroaren grebak politikari batzuk gezurretan aritu direla erakusten duela salatu dute langileek

Langile batzordearen arabera %85ak egin zuen bat deialdiarekin, eta istilurik ez zela izan nabarmendu dute. Bideoa: greba Bilboko Metroan.

2011ko abenduaren 22a
14:50
Entzun

Bilboko Metroaren langile batzordeak atzoko greba egunaren balorazioa egin du gaur, eta salatu dute zenbait politikarik aurreko egunetan egin zituzten iragarpen "katastrofistak" gezurra zirela frogatuta geratu dela. Langile batzordearen arabera langileen %85ek egin zuten bat deialdiarekin. Istilurik ez zela izan nabarmendu du langile batzordeak. Sindikatuek "borrokarekin" jarraitzera deitu dituzte langileak. Urtarrilerako hainbat lan-uzte dituzte deituta.

Zuzendaritzak, ordea, esan du atzoko normaltasuna bidaiariek beste garraiobide batzuk hautatu zituztelako izan zela. Horien arabera langileen %80k egin zuen lan, eta zerbitzuaren %60 eskaini zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.