Bilboko metroko langileek deituta zeukaten greba bertan behera gelditu da ELA sindikatua akordioa sinatu duelako metroko zuzendaritzarekin. Azkenean, lau langile eta bost edo sei gainbegiratzaile joango dira lanera gabonetan. LAB, ESK eta CIM sindikatuek ez dute onartu hitzarmena, baina, hala ere ez dute grebarako deialdia mantendu. Izan ere, gutxiengoan egonda, ez daukala zentzu handiegirik grebaren deialdiarekin segitzea adierazi dute.
Bihartik hasi eta hilaren 25era arte lan uzteak iragarri zituzten Bilboko metroko langileek, gabon egunean lana egitera behartu nahi zituztelako. Bihar, San Tomas eguna izanda, aparteko kezka piztu zuen, jende askok hartuko baitu metroa.
gizartea
Bilboko metroko greba bertan behera gelditu da ELAk akordioa onartu duelako
LAB, ESK eta CIM aurka agertu dira, baina gutxiengoan daudenez, ez daukala zentzu handiegirik grebako deialdia mantentzea adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu