Bilboko Metroko langileei 24an lan egitea proposatu diete
BILBO. Bilboko Metroaren lan gatazkan parte hartu duen bitartekariak proposamena bidali die enpresari eta langileei: Gabon Gauean lan egiteko proposatu die langileei, eta zerbitzu hori «borondatezko langileekin» edota «lan poltsan daudenekin» bermatzeko. Orain ikusi beharko da langileen jarrera, baina eurak horren aurka zeuden, eta lanuzteak antolatuta dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu