Ertzaintzak Bilboko Olabeagako gaztetxea hustu du gaur goizean. Ordu eta erdi kostatu zaio guztiz hustea. Izan ere, goizean goizerako lau gazte teilatuan zegoen andamio baten gainean zeuden, protesta gisa. Lau ertzain andamiora igo dira eta gazteak jaitsi egin dituzte.
Gaztetxea hustu ostean, berau botatzen hasi dira Udaleko langileak eta suhiltzaileak.
Azkenaldian Bilboko Udalak okupazio mugimenduaren aurkako neurriak areagotu egin ditu: Erriberako etxe okupatua hustu zuen, Zazpi Katuren hustutze saiakera, Arangoitiko desalojoa eta gaur Olabeagako gaztetxearena. Iñaki Azkuna alkateak "gazteriaren arazoak konpondu beharrean (etxebizitza eta leku autogestionatuen beharra), gazteriak sortutako proiektuak suntsitzen ditu", dio Gaztesareak.
Gaur 19:30etik Olabeagako ermitatik manifestazioa egingo dute.
gizartea
Bilboko Olabeagako gaztetxea hustu eta bota egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu