Bilboko portuan material nuklearrak deskargatu izana ikertu egingo dute
Bilboko Portuan material nuklearra deskargatu dutela eta, informazio dosierra egiteko agindu du Santurtziko Udalak. Gainera,udalbatzaren aginduz, Ricardo Ituarte alkateak bilera eskaria egin dio Bilboko Portu Agintaritzako presidente Jose Ramon de la Fuenterekin. Xedea: informazio dosierra egingo dutela azaltzea, eta gertaeraren inguruan informazio gehiago biltzea. Gainera, udalaren kezka eta haserrea azalduko dio, ez dutelako informaziorik jaso Bilboko Portuaren aldetik, ezta materiala deskargatu duen ontziaren jabearen aldetik ere. Txostenean, besteak beste, ondorengoa aztertuko dute: materiala nola deskargatu eta garraiatu den, segurtasun eremuak errespetatu diren eta portua dauden gai arriskutsuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu