Bilboko portuko biodiesel biltegi batek su hartu du
BILBO. Bilboko portuko instalazioetako biodiesel biltegi batek su hartu zuen atzo arratsaldean, eta ke beltzeko zutabe handi bat sortu zen. Sare sozialen bidez-eta hainbat argazki zabaldu ziren hori erakusten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi zutenez, sutea 19:45 aldera hasi zen, beste gasolina biltegi batetik gertu, baina ez zuen eraginik izan ondoko horretan. Bizkaiko suhiltzaileak berehala hurbildu ziren portura, eta 21:00 alderako sua kontrolpean izatea lortu zutela jakinarazi zuten hainbat hedabidek. 21:30ean baieztatu zuten suhiltzaileek. Badaezpadako neurri gisara, su hartutako deposituaren ondoko gasolina biltegia hozten ere jardun zuten, su har ez zezan. Halakoetarako ezarritako segurtasun protokolo guztiak aktibatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu