Joan den astelehenean aurkeztu zuten lehen salaketa eta haren ondotik heldu ziren besteak. Horiek jaso ondotik Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du, sexu erasoak egitea egotzita. Bilboko taberna bateko jabea da gizona.
Segurtasun Sailak zabaldu duenez, gizonezkoak lan eskaintza egiten zien emakumeei eta tabernara joateko eskatzen, hura itxita zegoenean. Ondoren, alkohola edanarazten zien, gerora haietaz abusatzeko.
Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez dute baztertzen datozen egunetan salaketa gehiago jasotzea.