Bilboko parte zaharreko taberna bateko jabea auzitara eraman du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, euskal presoen argazkiak ez dituela kendu egotzita. Ertzaintzak atzo gauean agindu zion tabernariari ostatutik irudiak kentzeko -21 argazki, Herrizaingo Sailaren arabera-, "terrorismoari gorazarre" egitea delakoan hori izatea, baina ez zituen erretiratu. Ertzaintzak berak kendu zituen argazkiak.
Iazko udaran Rodolfo Aresen sailak euskal presoen ehunka irudi kendu zituen Euskal Herriko kaleetatik, osatuetatik eta abarretatik, irudiok ETA goresten dutela iritzita.
euskal presoak
Bilboko tabernari bat auzitara eraman du Herrizaingo Sailak, presoen argazkiak ez kentzeagatik
"Terrorismoari gorazarre" egitea leporatu diote. Ertzaintzak berak erretiratu ditu presoen 21 irudi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu