Bilboko tranbiako beste zati bat martxan da
BILBO. Gaurtik aurrera martxan da Bilboko tranbiako beste zati bat. Basurtuko erietxea eta Casilla artekoa da zati hori. 700 metro ditu , eta bi geltoki berri. Bilbokok Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean finantzatu dute. 2002an martxan jarri zenetik, 24 milioi pertsonak baino gehiagok erabili dute Bilboko tranbia. Iaz, 8.216 bidaiari izan zituen eguneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu