festak

Bilboko Udalak %15 murriztu du Aste Nagusiko aurrekontua

Krisia izan da jaitsieraren arrazoia. Abuztuaren 21etik 29ra arte "doako 300 ekitaldi baino gehiago izango dira", Festa batzordeburuak esan duenez. Ez du mintzatu nahi izan konpartsek egingo duten protesta egunaz.

2010eko uztailaren 14a
15:30
Entzun
Bilboko Aste Nagusiak aurten iaz aldean aurrekontua %15 txikiagoa izango du, krisi ekonomikoa dela-eta murriztea erabaki duelako Udalak. 2,5 milioi erabiliko ditu festetako ekitaldiak prestatzeko eta antolatzeko.

Jendeak aurreko urteetan ekitaldi motei emandako garrantziaren arabera erabaki du Udalak nondik moztu aurrekontua. Su artifizialek apenas izango duten galerarik, joan den urtetik arlo horretan %1 baizik ez duelako jaitsi diru poltsa Udalak. Honek azpimarratu du "ahalegin handia" egin duela aurtengo Aste Nagusiko diru kontuak "orekatzen"; "gauzak ondo geratu dira".

Abuztuaren 21ean hasiko dira jaiak, eta 29ra artean "doako 300 ekitaldi baino gehiago izango dira", Isabel Sanchez Udal Festa batzordeburuak gaur esan duenez.

Ekitaldien artean, Igor Yebra dantzaria abuztuaren 26an Lituaniako balletarekin batera ariko da, eta Bebe, Marta Sanchez, Loquillo, Los Suaves edota Keyte Ryanek kontzertuak emango dituzte.

Bilboko konpartsek aurten Udalaren jarreraren aurkako protesta egingo dute egun oso batean, baina Sanchezek ez du mintzatu nahi izan horri buruz, "aurkezpen honen magiari eusteko". Hurrena hitz egingo du horretaz, hautetsiak berak esan duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.