Genero indarkeria

Bilboko Udalak atzo hildako emakumezkoaren heriotza gaitzetsi du eta elkarretaratzea deitu du biharko

Bilboko Udalak atzo Iralan auzoan hil zen emakumezkoaren heriotza "latza" gaitzetsi du, eta "genero indarkeriaren beste kasu baten biktima" izan dela nabarmendu du. Hala, bihar eguerdirako elkarretaratzea deitu Bilboko Udalak genero indarkeriaren aurka. Iñaki Azkuna Bilboko alkateak bozeramaileen batzordeak onartutako idatzi bat irakurri du, eta "kasu honengatik sentituko mina" azaltzeaz gain, "hildako emakumezkoaren senide eta lagunei babesa" adierazi die.

2004ko otsailaren 4a
15:44
Entzun
"Horrelako gertaerek milaka emakumeri eragiten die, ez daude gure gizartetik eta gure egunerokotik at", gogoratu die hiritarrei Azkuna alkateak, eta "Enduranceren heriotza genero indarkeriaren espresio gorena" dela nabarmendu du, "nahiz eta antzeko jarrerak egunero-egunero gertatu".

Indarkeria mota hori "osotasun fisiko eta moralaren aurkakoa da eta duintasunari eraso egiten dio", eta "giza eskubideen urratzea larri eta onartezina da". Genero indarkeria dela eta ematen diren erasoak "emakumeek bizi duten berdintasun ezaren ondorio" dira, eta herritarrei galdegin die "emakumezkoen aurkako edozein eraso salatzeko".

Hala, Bilboko Udalak bihar eguerdiko 12:00etan udaletxearen aurreko eskaileretan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die hiritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.