Getxo Antzokian egingo da, azkenean, larunbat goizeko 10.00etan, Udalbiltza berrantolatzeko batzarra. Bilera hori Udalbiltzan dauden bi adierazpenak bat egiteko lehen urratsa izatea nahi dute deitzaileek.
Hasiera batean, Bilboko Arriaga Antzokian egin behar zuten ekitaldia. Hala, astelehen goizean kontratua sinatu zuten Bilboko Udalarekin, eta udaleko ordezkariek gauza bera egitea baino ez zen falta. Astelehen arratsaldean, ordea, arazoak zeudela esanez hots egin zieten, eta, asteartean, berriz, batzarra Arriagan egitea "ezinezkoa" zela jakinarazi zieten.
Pili Azkorbebeitia Getxo Bizia plataformako kideak, Oskar Arana Urdulizko(Bizkaia) Urduliz Bagarakoak eta Dabi Alonso Bilboko Herri Aurrerakoak agertu dutenez, nolabaiteko arrazoi teknikoak argudiatu zizkieten udaleko ordezkariek baimenik ez emateko, baina bestelako zehaztapenik egin gabe. Benetako arrazoien berri emateko eskatu diete deitzaileek Bilboko Udaleko ordezkariei.
Politika
Bilboko Udalak ez du Udalbiltza berrantolatzeko batzarra Arriagan egiteko baimenik eman
Larunbatean Arriaga Antzokian Udalbiltza berrantolatzeko batzarra egiteko baimenik ez du eman Bilboko Udalak, eta, ondorioz, bilera Getxoko (Bizkaia) Getxo Antzokian egitea erabaki dute. Batzarraren deitzaileek Bilboko Udalaren jarrera salatu dute, baimena galarazteko nolabaiteko arrazoi teknikoak eman dituzten arren, benetako "azalpenik" ez dutela jaso baitiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu