Bilboko Udalak meskita eraiki dezan nahi du Bilduk
BILBO. Meskita berria irekitzeko «oztoporik» jar ez dezan eskatu dio Bilboko Bilduko zinegotzi Ana Etxartek Iñaki Azkuna alkateari. Etxarteren hitzetan, Pablo Alzola kalean irekitzekoa den meskita «ezinbestekoa» da gurtzarako askatasuna bermatzeko. «Azkuna Bilboko alkateak esan zuen bere esku zegoena egingo zuela meskita ireki ez zezaten, eta hori etorkinekiko bazterkeria da», azaldu zuen Etxartek. Hala, meskita egiteko egitasmoarekin aurrera jarraitzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu