Etxebizitza batean legez kontra sartzea eta bikotekide ohia jotzea leporatzen diote 20 urteko gazteari. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak igande goizean jaso zuen abisua, Bilboko etxe batetik. Bertaratu zirenean, hainbat pertsona zeuden etxebizitza barruan; besteak beste, ustezko erasotzailearen bikotekide ohia.
Ertzaintzak azaldu duenez, gazteak aitortu zuen balkoitik sartu zela etxean eta eztabaida izan zuela bikotekide ohiarekin.