euskal herria

Bilbon 51 kilogramo kokaina atzeman dituzte surf taulatan ezkutatuta

Droga Txiletik ekartzen zutela jakinarazi dute, herrialde horretan surfa egitetik zetozela itxura eginda

2011ko azaroaren 14a
12:34
Entzun

Gaur goizean jakin denez, aurreko astean Bilboko Aduanan 51 kilogramo kokaina atzeman zituzten. Zerga Agentziak azaldu duenez, hiru lagun atxilotu zituzten droga atzeman ondoren egindako operazioan. 

Itxura denez, Txilen surfean aritu zirela itxura eginez, surf taulatan ezkutaturik ekartzen zuten droga. Horretarako paketeria zerbitzu bat baliatzen zuten. Surf taulak jasotzera joan zirenean atxilotu zituzten hiruak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.