Atzo iluntzean aurkitu zuen Ertzaintzak emakumea hilda. Arratsaldeko 19:00ak inguruan ohartarazi zuten emakumearen gertukoek ez zutela berarekin harremanetan jartzea lortzen. Ertzaintza haren etxera sartu zenean lotuta eta ahoa estalita aurkitu zuen.
Etxea Gordoniz kalean dago. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Oraindik ez dute zehaztasunik izan, baina zenbait hedabideren arabera, baliteke emakumearen etxera lapurretan sartu ondoren hiltzea.