Ostiraletik desagertutzat zuten Bilboko San Adrian auzoko 17 urteko neska Bilbon bertan agertu da gaur, eta onik, Bilboko udaltzainek esan dutenez. Neska bera joan da udaltzainengana, Colon de Larreategi kalean, gaur hedabideetan azaldutako berriekin "harrituta".
Ostiraletik desagertutzat zuten haren sendiak eta Ertzaintzak. Orduan ikusi zuten azkeneko aldiz, eskolara joateko autobusa hartzera zihoala. Ikastetxeko arduradunek, ordea, esan zuten ez zela eskolara heldu.
Neskak Zornotzan hitzordu bat egin zuen ezagun batekin, Internet bidez, eta Ertzaintza batez ere han ibili da bilaketa lanetan.
Adingabeak esan du asteburua lagunekin festan pasatu duela.