atxiloketa

Bilbon atxilotutako gaztea aske geratu da, bermerik gabe

Arkaitz Agirregabiria 22 urteko gaztea atzo atxilotu zuen Ertzaintzak, Bilbon. Santutxuarrari iragan udan PSE-EEren Derioko (Bizkaia) egoitzari eraso egitea leporatu zioten. Gaur goizean Espainiako Auzitegi Nazionalean epailearen aurrean deklaratu du, eta aske utzi dute, bermerik gabe.

2005eko abenduaren 1a
17:08
Entzun
Atxilotua Ertzaintzaren polizia-etxera eramango zutela adierazi zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, eta ondoren Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango zutela. Halaber, Ertzaintzak, “inkomunikazio garaian atxilotuen giza eskubideak bermatzeko Eusko Jaurlaritzak jarritako protokoloa” ezarriko ziotela jakinarazi zuen.

Agirregabiriari, pasa den uztailaren 23an Derioko PSE-EEren egoitzaren kontra izan zen erasoan parte hartzea leporatzen zitzaion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.