politika

Bilbon atxilotutako gazteek ez zuten Udaltzaingoak erretzeko ahaleginik egin epailearen iritzian

Ostiralean Bilbon atxilotu zituzten bi gazteek ez zutela Udaltzaingoak hiltzeko saiorik egin erabaki du gaur epaileak. Kale erasoetan parte hartzea leporatzen die bi gazteei ere, baina Udaltzaingoak hiltzeko saioa egin zutela zioen bertsioa baztertu egin du. Bi gazteen kontrako neurriak hartu dituzte. 18 urteko Alex Garcia Martuteneko (Gipuzkoa) espetxean sartzeko agindu zuten atzo, baina dagoeneko aske utzi dute, 6.000 euroko bermea ordainduta. Adingabeko gazteak Zumarragako adingabekoen zentrora joan beharko du lotara.

2006ko azaroaren 13a
20:22
Entzun
Ertzaintzaren bertsioaren kontrako erabakia hartu du epaileak. Izan ere, poliziaren iritzian, bi gazte horiek bi polizia munizipal erretzen saiatu zuren ostiralean, eta epaileak ukatu egin du hori. Epaileak erabaki duenez, bi gazteek egindakoa zera da: edukiontziak gurutzatu eta Udaltzaingoen auto baten parera bota.

Bi gazteen kontra neurriak hartu dituzte, deklarazioa jaso ondoren. 18 urteko Alex Garcia Martuteneko (Gipuzkoa) espetxean sartzeko agindu zuen atzo Bilboko Guardiako Epaitegiak; desordena publikoa eragitea eta atentatua egozten dizkiote.

Beste gaztea adingabekoa da. Bilboko9. Instrukzio Epaitegian deklaratu zuen, eta Zumarragako adingabekoen zentrora eramateko agindu zuen epaileak. Gara-ren arabera, epaitegiko psikologoak eta Zumarragako zentroko zuzendaria neurri horren kontra agertu ziren. Defentsak, berriz, gaztearen kontrako frogarik ez dagoela agertu zuen. Hala ere, fiskalaren eskariarekin bat egin zuen epaileak, eta erregimen irekian dute adingabekoa Zumarragan; hau da, lotara bakarrik joan behar du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.