genero indarkeria

Bilbon bi gizon atxilotu dituzte, genero indarkeria leporatuta

Horietako bati bikotekide ohiaren lagun bati jotzea ere egozten diote; besteari, bere semeari eraso egin izana. 24 eta 36 urte dituzte atxilotuek.

2013ko otsailaren 27a
11:52
Entzun

Ertzaintzak atzo arratsaldean 24 urteko gazte bat atzeman zuen, 20:00 aldera, Zorroza auzoko etxebizitza batean. Ustezko biktimaren arabera, atzo goizean neskak harremana uzteko asmoa agertu zion mutilari, eta horren ondotik iseka egin eta kolpatu egin zuen. Etxebizitzatik atera ondoren, bi laguni laguntza eskatu zien neskak, eta arratsaldean berriro itzuli zen etxera ustezko erasotzailea. Orduan lagunetako bati eraso egin zion, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ustezko beste eraso baten karietara, atzo gauean 36 urteko gizon bat atxilotu zuten udaltzainek Bilbon, Tutulu kalean. Bikotekideari eta haren semeari eraso egitea leporatzen diote.

23:30 aldera izan zen ustezko erasoa, eta Basurtuko ospitalean artatu behar izan zuten emakumea. Horren arabera, ez zen gizonezkoak eraso egiten zion lehen aldia.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.