Bilboko udaltzainek bi gizonezko atxilotu dituzte gaur Bilbon, genero indarkeria leporatuta. 22 urteko M.N. da atxilotuetako bat. 02:30ean atzeman dute, Campa Basarraten, auto gidari batek erasoa ikusi eta abisua eman ostean. Polizia iritsi bitartean, auto gidariak atxikita eduki du ustezko erasotzailea.
Bigarren atxiloketa bi ordu geroago gertatu da, Autonomia kalean eta, kasu horretan ere, herritar talde batek eman zuen erasoaren abisua. Bigarren ustezko erasotzailea 44 urteko V.H.G.M. da.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bilbon bi gizonezko atxilotu dituzte, euren bikotekideei jotzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu