Manifestazioaren ordez ekitaldi politikoa. Horixe da Euskal Herriaren aldeko manifestazioaren deitzaileek hartu duten erabakia. Ostiral goizean manifestazioa egiteko eskaera aurkeztu zuten, baina Herrizaingo Sailak ezarritako ibilbidearekin manifestazio eskubidea ez zela bermatzen iritzita, manifestazioa ez egitea eta horren ordez ekitaldi politiko bat burutzea erabaki dute. “Ezin dugu onartu manifestazioaren zioa nahita desitxuratzen duen erabaki politikorik. Hori dela eta, baldintza iraingarrietan manifestazioa ez egitea erabaki dugu. Horrez ordez, eguerdiko 12:30etan Zabalburun bertan ekitaldi politiko bat eramango dugu aurrera”, jakinarazi dute.
Manifestazioaren deitzaileen ustez, ibilbidea aldatzeko erabakiaren atzetik “ezkutuko asmo politiko bat” dago: manifestazio eskubidea “zokoratzea”. “Inork ezin du ulertu zezenketen aurkakokek aurreko igandean egindako ibilbidea Euskal Herriaren eskubideak aldatzeko ezin erabili”, argudiatu dute.
MANIFESTAZIOA
Bilbon ekitaldi politikoa egingo dute manifestazioaren ordez
Manifestazioaren ordez ekitaldi politikoa. Horixe da Euskal Herriaren aldeko manifestazioaren deitzaileek hartu duten erabakia. Ostiral goizean manifestazioa egiteko eskaera aurkeztu zuten, baina Herrizaingo Sailak ezarritako ibilbidearekin manifestazio eskubidea ez zela bermatzen iritzita, manifestazioa ez egitea eta horren ordez ekitaldi politiko bat burutzea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu