Bilboko udalbatzak ez du onartu hirian zezenketei buruzko galdeketa egitea. "Ez diogu beldurrik galdetzeari, baina Bilbon ez dago zezenketei buruzko eztabaidarik". Juan Mari Aburto alkateak gogoratu du erabakia ezin duela udalak solik hartu, zezen plazaren jabetzaren erdia baino ez duelako.
EH Bilduk egin dio eskaera alkateari, eta Goazen eta Udalberrik babestu dute. EAJk, PSE-EEk eta PPk, berriz, aurka bozkatu dute. Diotenez, "ez da bilbotarren kezken zerrendan agertzen".
Lander Etxebarria EH Bilduko zinegotziak gogorarazi die galdeketaren alde dauden alderdiek 50.000 hiritarren babesa dutela. Galdeketan zezen plazari zer erabilera eman galdetzea nahi du koalizioak; hartara, zezenketarik nahi duten edo ez argi geratuko litzateke. Ohartarazi du, sahestezina dela: "orain ez bada, etorkizunean egingo da". Gogora ekarri du ekainaren 18an zezenketen aurkako manifestazioa egingo dela.