Gazteak berak salatu duenez, atzo goizean, Bilboko Arangoiti auzoan, hiru faxistek lurrera bota eta jipoitu egin zuten. Ondoren, svastika bat eta 88 zenbakia egin zizkioten besoan -88 zenbakiak HH esan nahi du, hau da, Hail Hitler-.
Goizean goiz izan zen erasoa, biktima etxerako bidean zihoanean. Salaketa jarri du.