Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, bikotekide ohiari ustez eraso eta mehatxu egin ziolako. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik azaldu dute ustezko erasotzailea emakumezkoaren etxera joan zela, Bolueta auzora, eta hark atera ireki ziola.
Behin etxe barruan zirela, ustez iletik tira egin zion, eta horrekin batera, pistola batekin mehatxu egin ziola leporatzen diote gizonari.
Ustezko biktimak salaketa jarri zuen, eta Ertzaintzak ordu batzuk geroago atxilotu zuen gizona.