Droga trafikoagatik hamaika lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon. Atxilotutakoetaik bost kartzelan sartu dituzte jada. Operazioanhiru kilo kokaina,hamar kilo haxis eta lau kilo speed atzeman ditu Ertzaintzak.
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren prentsa oharrak dionez taldea lau lagunek zuzentzen zuten, horietako bat kartzelan zegoen jada droga trafikoagatik zuen beste kasu batengatik. Bilbo Metropolia beste hiruren esku zegoen, bakoitza eremu batez arduratzen zen, eta bakoitzak droga desberdin bat lortzen zuen taldearentzat.
Narkotrafikatzaile taldearen ustezko koordinadorea joan den astelehenean atxilotu zuten Bilbon, droga saltzeagatik. Hura, Herbehereetatik lortzen zuen speed -arekin taldea hornitzeaz arduratzen zen. Ezkerraldeaz J. M. L. 29 urteko gaztea arduratzen zen eta haxisa honek lortzen zuen; astelehenean atxilotu zuen Ertzaintzak. Hirugarren talde-burua 28 urteko I. A. M. zen. Eskubialdea hornitzen zuen eta nazioarteko trafikatzaileek Madrilen ematen zioten kokaina zabaltzeaz arduratzen zen. I. A. M. iragan larunbatean atxilotu zuten Madriletik zetorrenean; atxiloketaren mementuan hiru kilo kokaina atzeman zizkioten.
Hiru atxilotu horiez gain, Ertzaintzak beste zortzi lagun atxilotu ditu. Azken horiek trafikatzaile taldearen postariak ziren eta taldearen droga gordetzeaz arduratzen ziren.
droga trafikoa
Bilbon hamaika lagun atxilotu dituzte droga trafikatu dutelakoan
Ertzaintzak hamaika lagun atxilotu ditu Bilbon droga trafikoa dela-eta. Atxllotuez gain, hiru kilo kokaina, hamar kilo haxis eta lau kilo 'speed' atzeman ditu. Atxilotutakoetatik bost kartzelaratu egin dituzte. Ertzaintza beste hiru lagun bilatzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu