EMAKUmeen kontrako indarkeria

Bilbon hilik agertutako emakumearen heriotzaren aurrean isiltasuna salatu du Harresiak Apurtuzek

Bilboko hotel batean aurkitu zuten Gineako emakumearen heriotzaren inguruan “argitasunik ez izatea” salatu du Harresiak Apurtuz koordinadorak gaur Bilbon egin duten ekitaldian. Ezbeharrra astelehenean gertatu zen eta bost egun beranduago egon den isiltasuna “harrigarria” dela esan du.

2006ko abuztuaren 11
19:13
Entzun
Astelehen arratsaldean 32 urteko emakumea hilik aurkitu zuten bere lantokian, Bilboko Pelicano hotelean. Gorpuak indarkeria arrastorik ez zuela esan du Ertzaintzak, baina lekukoek aurpegian ubeldurak zituela adierazi dute.

Heriotza hori eta egon den isiltasuna salatzeko elkarretaratzea egin dute Harresiak Apurtuz taldeko kideek. Celina Pereda elkarteko lehendakariak GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeak auzia bere gain hartuko duela jakinarazi du: ahaleginak egingo ditugu zer gertatu den benetan argitzeko. Emakumeen kontrako beste indarkeria kasu “larri” bat gertatu dela gogorarazi du koordinadorak eta emakume etorkinak halakoetan ahultasun egoera batean daudela salatu du. Eta horren errua Atzerritarren Legeari egotzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.