Jazoera ilunek ohi dituzten osagaiak daude, itxura batean, gaur goizaldean Bilboko Iturribide kalean hilotz agertu diren bi gorpuekin loturiko kasuan. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak albistearen berri eman eta handik gutxira Efe albiste agentziak jakinarazi du kasua ikertzen ari diren polizien hipotesi nagusia: itxura guztien arabera, amak hil du semea, eta ondoren bere buruaz beste egin du. Gainerako ikerketa lerroen ondoan, horixe da indartsuena.
Bi gorpuak batera aurkitu dituzte gaur, goizaldeko ordu batean. Emakumea pilulak hartuta hil dela esan dute, eta semeak indarkeria zantzuak zituela.