Bilbon jazotako bortxaketa saioa ikertzen ari dira

Epaileak espetxera bidali du andre bat labanaz hiltzea egotzita herenegun atxilotutako gizona

Deustuko hilketa gaitzesteko elkarretaratzea, atzo. MARISOL RAMIREZ / ARP.
Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Ertzaintza Bilbon izandako bortxaketa ahalegin bat ikertzen ari da. Atzo goizaldean izan zen erasoa, eta biktima Basurtuko erietxera eraman behar izan zuten,antsietatearekin.

Salaketa jarri duen emakumeak 19 urte ditu. Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo, 03:00 inguruan, gizon bat andrea bortxatzen saiatu zen etxebizitza bateko atarian. Emakumeak ihes egitea lortu zuen.

Bestalde, deklarazioa hartutakoan, epaileak Basaurin espetxeratu du ostiralean Bilboko Deustu auzoan ustez andre bat hil zuen gizona. Andrea labanaz hil zuten. Ustezko hiltzailea haren auzo bat da. Aurretik, bizilagunek sarritan izan zituzten liskarrak atxilotutakoarekin.

Gizonek eragindako indarkeria egoeratan aurten hil den hirugarren andrea da. Emakundek gertatutakoa salatu du, eta dei egin die herritarrei genero indarkeriaren kontra egitera.

Emakumeen Mundu Martxak eta Deustuko feministek antolatuta, berriz, elkarretaratzea egin zuten atzo, Bilbon, hilketa salatzeko. Bihar, 19:30ean, Bilboko Arriaga plazan eta Donostiako Bulebarrean egingo dituzte bilkurak, eta, 20:00etan, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan. Iruñekoa etzi egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.