Bilbon jendetza bildu du Korrikak

Gipuzkoatik abiatu da gaur, eta 17:30 aldera iritsi da lasterketa Bizkaiko hiriburura. Basaurin amaituko da gaur ibilbidea. Bideoa: Bilbon, udaletxe parera iristen. [Youtube]http://youtu.be/EeTlDDKAtkA[/Youtube]

2013ko martxoaren 21a
08:03
Entzun

Bizkaian zehar ibili da batez ere gaur Korrika, eta arratsaldean iritsi da lasterketa Bilbora, 17:30 inguru zirela. Gipuzkoan, Bergaran, hasi dute eguna korrikalariek, eta atzean utzi dituzte Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Oñati eta Arrasate, besteak beste.

Eguna, ordea, Bizkaian egin du. Zeanuri, Areatza, Artea, Lemoa, Zornotza... Bilbon jende ugari batu da Korrikara. Hiri osotik  ibili ondoren, 23:15ean espero da martxa Basaurira heltzea, gaurko eguneko azken herri handira.

Biharko egunez ere Bizkaian zehar ibiliko da, eta larunbatean helduko da Donostiara. Igandean amaituko da 18. Korrika, Baionan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.