euskal herria

Bilbon labankadaz hil duten gizonezkoaren ustezko hiltzailea atxilotu du Ertzaintzak

Lemoan atzeman dute gaur arratsean, 21:00etan. 43 urteko gizonezkoa atzo hil zuten, Santutxu auzoan.

2012ko apirilaren 2a
22:18
Entzun

Atzo Bilboko Santutxu auzoan labankadaz hil zuten gizonezkoaren ustezko hiltzailea gaur iluntzean atxilotu dute Lemoan (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez. Atzotik ari ziren haren bila poliziak.

Hilketa atzo 20:00ak aldera egin zuten Santutxuko Iturribide kalean. 43 urte zituen hildakoak, eta gizonezkoa zen.

Epailea hilketaren lekura joan zen, eta hilotza handik Bilboko Auzitegiko patologia zerbitzura eramateko baimena eman zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.