Gizartea

Bilbon Zazpikaleetako Maison13 gaztetxea hustu eta pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak

Lekukoen arabera, kanpoan protestan ari zirenei oldartu zaizkie segurtasun indarrak.

Ertzaintza Bilboko alde zaharreko gaztetxearen kanpoaldean. ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 11
07:37
Entzun

Goizean goiz hasi da Ertzaintza Bilboko Dendarikaleko gaztetxea husten. Hainbat lagun bildu dira eraikinaren kanpoaldean operazioa salatzeko. Lekukoen arabera, segurtasun indarrak oldartu egin zaizkie elkartasuna agertzera joandakoei, eta pertsona bat atxilotu eta beste hiru atzeman dituzte.

Gutxienez zortzi lagun zeuden eraikinaren barruan Ertzaintza heldu denean, haietako lau hirugarren solairuko balkoiari kateatuta. Horiek askatzeko suhiltzaileen laguntza behar izan dute segurtasun indarrek. Kanpoan bildutakoek txaloka hartu dituzte kanporatutakoak.

Gertatutakoa gaitzetsi eta kanporatutakoei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute arratsaldeko 18:00ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.