Nora ezean sei egin egin ditu Modern Express karga itsasontziak. Olatu handiak izan dira egun hauetan, eta saiatu badira ere, ez da modurik egon atoian eramateko.
Itsasoak hobera egin duenez, hasi dira hura garraiatzen. Pirinio Atlantikoetako prefeturak jakinarazi duenez, itsas salbamentuko espezialistak ari dira lan horretan. Jakinarazi dute Bilboko portura eramango dutela ontziak; jabeak eskari hori egin dio Espainiako Sustapen Ministerioari, eta baiezkoa eman dio hark. Asteazken goizean iristekoa da.
#ModernExpress Conditions défavorables aujourd'hui. Tentative de remorquage demain https://t.co/8QvRatqtaVpic.twitter.com/bCHdKuhlwQ
— Premar Atlantique (@premaratlant) January 30, 2016
300 tona erregai daramatza ontziak, eta Frantziako agintariek esan dute Prestige itsasontziarekin gertatu zen bezalakoisuririk ezin dela gertatu, hark 77.000 tona erregai zeramatzalako.