Korrika15
Bilbora iritsiko da gaur Korrika
Gipuzkoan sartu-irtena egin arren, Bizkaian ibili zen atzo egun gehienean Korrika. Gaur han ibiliko da egun osoan. Lehendabiziko oskarbi uneak ikusten hasi da. Arratsaldean Bilbora iritsiko da. =i (Argazkia Korrika Getxoko Erromo auzotik igaro denekoa da. Itxaso Masedak bidali digu. Eskerriko asko!)=i
Ostegunean Bizkaian hasi zen Korrika, baina segituan Arabara joateko. Gipuzkoan hara eta hona ibili ostean, atzo Bizkaira itzuli zen, eta harrezkero han dabil denbora gehienean -atzo arratsaldean Gipuzkoara, Debabarrenera egindako sartu-irtena salbu-. Gaur ere Bizkaian izango da egun guztian: Busturialdean, Getxo inguruan, Ezkerraldean... Eta arratsean, zazpiak inguruan, Bilbora sartuko da, Euskal Herriko hiribururik handienera. Jende asko espero dute Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu