gizartea

Bilbotar bat hil da Espainian, trenak harrapatuta

Leongo herri bateko pasabidean izan du ezbeharra, autoan zihoala. 29 urteko emakumea da zendutakoa.

2010eko martxoaren 11
20:05
Entzun
B.F.D.P. 29 urteko emakume bilbotarra hil da gaur Villaquilambren (Leon, Espainia), autoan zihoala trenak harrapatuta. 9:14etan izan da ezbeharra, pasabidean. Autoan emakumea baizik ez zihoan.

Autoek trenbidea pasatzeko bidea markatuta dago Villaquilambren, baina ez dago hesirik. Udalak jakinarazi du hesiak jartzeko proiektua dutela, "pasabide arriskutsua baita".

Espainiako Gobernuak Gaztela eta Leon erkidegoan duen ordezkaritza gaurko istripua ikertzen hasi da.

Trenean, gidariaz gain, sei bidaiari zihoazen, eta denak arin zauritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.