Bilbotar bat hil da Leonen, trenak harrapatuta
BILBO. 29 urteko Bilboko emakume bat hil zen atzo, Villaquilambren (Leon, Espainia), autoan zihoala trenak harrapatuta. 09:15 inguruan izan zen ezbeharra, autoarekin trenbidetik igarotzen ari zela. Guardia Zibilak emandako datuen arabera, trena pasatzeko bidea markatuta dago, baina ez du hesirik. Trenean zihoazen zazpi lagunak arin zauritu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu