Bilbotik harago zabalduko dira festak

2013ko abuztuaren 19a
13:57
Entzun

Marijaia Bilbora ailegatu da, eta, harekin batera, besta piztu da Bizkaiko hiriburuan. Euskal Herriko hiri buruzagietako azkenengo festak izanen dira, eta igandean bukatuko dira. Konpartsek eta udalak egitarau oparoa osatu dute bederatzi eguneko bestetarako. Bilborekin batera, Lakuntzan (Nafarroa), Basusarrin (Lapurdi), Elgoibarren, Ibarran (Gipuzkoa) eta Laudion (Araba) ere bestak ospatuko dituzte. Horretaz gainera, Bidasoa Folk jaialdia eginen dute abuztuaren 23, 24 eta 25ean Hondarribian, Hendaian eta Irunen, hurrenez hurren. Arantzan (Nafarroa) ere rock jaialdia antolatu dute larunbaterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.