POLIZIA OPERAZIOA BILBON. ATXILOKETAK

Bilbotik «infernura»

Guardia zibilen eta polizien esku tratu txarrak jasan dituztela salatu dute azken asteotan atxilotutako guztiek

DONOSTIA
2004ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Hamabi pertsona atxilotuta, hogeitik gora miaketa, oihuak eta kolpeak goizaldean, gurasoak negar batean, neska-laguna edo mutil-laguna lur jota, indar erakustaldia kale eta etxeetan. Hala laburbil daiteke hiru astean (urriaren 25etik azaroaren 11ra bitartean) Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Bilbon egin duten operazioaren lehenengo atala. Antza denez, oraindik ez da bukatu.

Atxilotuei leporatzen zizkieten delituak berehala zabaldu zituzten hedabideek. Polizi iturriek eta Jose Antonio Alonso Espainiako Barne ministroak, modu batean edo bestean, ETAri laguntza ematea leporatu zieten. «Etakideak gordetzeko edota haiei ihes egiten laguntzeko azpiegiturak utzi, atentatuak egiteko informazioa bildu edota kale borrokan parte hartu dute atxilotuek», azaldu zuen ministroak. Gerokoak batez beste bost eguneko inkomunikazioaren ostean etorri ziren. Hamabi atxilotuetatik zortzi aske geratu ziren, eta azkena, Aitziber Sagarminaga, oraindik inkomunikaturik dago. Nagore Etxebarria Espainiako Poliziak askatu zuen, atxilotu eta hurrengo egunean, epaile aurretik pasarazi gabe. Garikoitz Urizar, Gorka Ribadulla, Gaizka Larrinaga, Asier Arriola eta Inmaculada Basabe bost eguneko inkomunikazio jasan ondotik, aske utzi zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Oskar Perezekin eta Sergio Regeirorekin gertaturikoa bitxiagoa izan zen: kartzelatzeko agindu zuen epaileak, baina bost egun geroago Perez kalean zen, eta hurrengo egunean Regeiro. Polizi operazioaren bigarren atala idatzita zegoen.Hirugarren atala batzuen batzuek soilik irakurtzeko aukeraizango dute, komunikabide gutxik eman baitute horren berri. Atxilotutakoek polizien eskuetan jasan zituzten torturek eta tratu txarrek eta epaileen zein konfiantzazko abokatuen aurrean eginiko salaketek osatzen dute, hain zuzen ere, hirugarren atal hori.Atxiloturiko gehienek esan dute torturatu egin dituztela. Inmaculada Basabe atxilotuak esan bezala, «infernuaren kontakizuna» da kuarteletan bizi izan zutena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.